ZAILA ALA ERRAZA? (II)

ZAILA ALA ERRAZA? (II)

OREKAN "Herri eta hizkuntzen ekologiaz" JC Etxegoien Xamar

Atzoko gaiarekin jarraituz “hizkuntza errazen eta zailen” gaia gazteekin jorratzeko proposatu izan diren bi dinamika aurkeztuko ditut.

3. “Ahal izatetik, nahi izatera”

HUHEZI-k 2002an sortutako material interesgarri honetan, hizkuntzen arteko aurreiritzien atalean, jarduera bat proposatzen du hizkuntza zaila eta errazen aurreiritzia jorratzeko. Hemen duzue proposatzen den jarduera:

Helburua: ikasleak ondorio hauetara iristea: ez daudela hizkuntza “errazak” edo “zailak”; lehen hizkuntza edozein delarik ere, munduko hizkuntza guztietako hiztunentzat ez dago hizkuntza zailik.

Prozedura: Esan ezazu hurrengo baieztapenetatik zeinekin zaude konformeago. Konparatu zeure iritzia eta zure albokoarena eta, ondoren, zuenak gelako gainerako ikaskideen iritziekin.

Badira hizkuntza errazak eta hizkuntza zailak.

Ez da egokia hizkuntza errazago edo zailagoez mintzatzea

Hizkuntzak ikasteko berezko erraztasun edo talentua duen jendearentzat, hizkuntza guztiak dira ikasteko errazak.

Hizkuntza “zailetako” jaiotzzatiko hiztunei gehiago kostatzen zaie bere hizkuntza ikastea. Hizkuntza “errazagoetako” hiztunek, aldiz, azkarrago ikasten dute berea.

Hizkuntzak ikastea dela eta, aldeko jarrera eta joera egokia duten pertsonentzat, hizkuntza jakin bat ikastea beste zeinahi ikastea bezain erraza da.

Jaiotzatiko hiztunarentzat bere hizkuntza ikastea erraza da, edonork –dela txinatar, katalan, portugaldar, arabiar, gaztelau, hindi, alemaniar, euskaldun edo dena dela- erraz eta berdin-berdin ikasten du bere hizkuntza.

4. “Hezhiz”

Urtxintxa Eskolak 2008-tik HezHiz programa garatzen ari da. Gaztetxoen artean erabilera sustatzeko hizkuntzarekiko jarreren lanketarako egitasmo bat da. Munduko hizkuntzen atalean Hizkuntza zailak eta errazak izeneko gaia lantzen da honako ariketa erabiliz:

Haurtxo hauen artean nork ikasiko du lehenago bere ama hizkuntza hitz egiten? Eta nor izango da azkena?

Aurreko adibideetan bezala, ariketa honen helburua hizkuntza zaila ala errezik ez dagoela adieraztea da. Izan ere, ariketa honek gaiari buruz hausnartzeko eta iritzia emateko aukera ematen baitu.

(bihar jarraituko du)

1 Comment

Pingbacks

  1. […] BLOGA ← KLUSTERREKO JARDUNALDIAREN KRONIKA ETA ARGAZKIAK ZAILA ALA ERRAZA? (II) → […]

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*