LABURBIRA

LABURBIRA

Laburbira film laburrak Topaguneak antolatuta

Laburbira, Film Laburren VIII. Zirkuituak, azken urtean ekoitzitako euskarazko bederatzi ikus-entzunezko eramango ditu Euskal Herriko 26 herritara, bai eta Londres-era ere.

Topaguneak adierazi duenez “emanaldi bakoitzean bederatzi ikus-entzunezko eskainiko dira, 2010ean eta 2009an ekoitzitakoak. Aurreko edizioetan bezala, honetan ere ahalegina egin da ibilbide luzeko egileak eta egile berriak kontuan hartzeko. Hala, Asier Altuna eta Angel Aldarondo bezalako zuzendari ezagunen lanak ikusi ahal izango dira, baina baita oraindik hain ezagunak ez diren Kepa Errasti, Jon Artola, Saio Aizpurua “Txintetilla”, Aitor Artola, Irune Gurtubai eta Ibai Vigil-Escalera, zuzendarienak ere. Gainera, aurreko edizioetan bezalaxe, Ermuan egin zen Kameratoian sortutako hiru lan sartu dira tartean.”

Gaur bertan, Gasteizen, Murgian edo Irunen ikus ditzakezue laburmetrai hauek… Filmen sinopsiak eta emanaldi egutegia hemen topatuko duzue: www.topagunea.org/laburbira

0 Comments

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*