IPAR IRRIAK ETA HEGO ERAK

IPAR IRRIAK ETA HEGO ERAK

iparraldea bertan Hitzaldi umoretsua Kike amonarriz Pantzo Hirigarai

Iparra Hegoa jardunaldiez gain, martxoan zehar Iparraldea bertan zikloa ospatzen ari da Donostiako Koldo Mitxelena kultur zentroan.

Asteazken honetarako interesgarria iruditu zaigun umorezko ekimena antolatu dute: Bidaso : biga so! Irri Iparrak eta Hego Erak. Kike Amonarriz eta Pantzo Hirigaraik hitzaldi umoretsua eskainiko dute arratsaldeko 19:30tan.

Hona Pantzo Hirigaraik hitzaldiaren inguruan azaltzen diguna:

“Bidaso : biga so, Ipar Irriak eta Hego erak izenburuan agertzen den bezala, dena hitz joko… Bidasoaren gainetik so desberdinak direnez, bakoitzak bestea nola ikusten duen landu dugu, klitxeekin ontsa jostatuz. Gure oinarria da Euskal Kultur Erakundeak egin zuen inkesta bat, Donostiako karriketan, jakiteko gazteek zer irudi zuten Iparraldeaz. Topiko politak ateratzen dira : pastorala, surfa, euskara bitxia, edo beste batzuek hotza ! Eta hara, horren inguruan bi pertsonai gara Kike eta ni, ikerleak, ni Sorbonne-atik heldu, eta hura Deustotik. Gure emaitzak aurkezten ditugu, aterabideak bilatzen, hori dena umorearekin. Eta bakoitzak kontatzen ditu bere esperientziak bestaldean, anekdotekin.”

0 Comments

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*