BBKKLIP LABURMETRAI LEHIAKETA

BBKKLIP LABURMETRAI LEHIAKETA

BBkklip laburmetrai lehiaketa

Euskarazko laburmetraien lehiaketa berri baten notizia jaso dugu: BBKklip lehiaketa. Antolatzaileek honela aurkeztu dute:

BBKk eta AZKUE fundazioak euskara, Euskadi edo bizi garen gizartearekin harremanduta dauden laburmetraiak sarituko dituen “BBKklip” lehiaketaren lehen edizioa antolatu dute. Ekimen honek gure tradizio luzeko hizkuntza bultzatzea dauka helburu, hizkuntzarik zaharrenetarikoa izan arren berritzailea eta dibertigarria izan daitekeela erakusteko.


Lehiaketa adin desberdinetako pertsonei zuzenduta dago, izan ere, bi sariketa desberdin egongo dira; bata 14-25 urte bitartekoentzat eta bestea 25 urtetik gorakoentzat. Lehiakideek 3 minututako luzera gehienezko bideoak aurkeztuko dituzte, bideo hauetan euskara izan behar delarik ardatz nagusi: Euskal Herriari lotuz, euskara hizkuntza gaurkotua dela eta atzean gelditu ez dela erakutsiz eta gure egunerokotasunean bizirik eduki behar dugula erakutsiz.

0 Comments

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*