EUSKARA GIZARTEKO HIZKUNTZA NAGUSIA, BIZTANLERIAREN ELEANITZEAN

EUSKARA GIZARTEKO HIZKUNTZA NAGUSIA, BIZTANLERIAREN ELEANITZEAN

Koldo izagirreren hitzaldia euskarari buruz

Gaur, arratsaldeko zazpietan Koldo Izagirre idazleak hitzaldia emango du Martin Ugalde Foroan ‘Zuria naiz eta speak white esaten didate’ lelopean. Argitaratu berri duen ‘Autopsiarako frogak’ liburua izango du hizpide.

Gerturatu ezin duzuenentzat, liburua irakurtzeaz gain, Galtzaundi aldizkarian egin dioten elkarrizketa hau gomendatzen dizuegu: “Euskararen lehen mailako hiria izateko Tolosak zerfalta du?”

Guk erantzun hauek nabarmendu ditugu:

Lehen herri askotan: ikastetxean erdaraz eta kalean euskaraz. Orain, aldiz, ikastetxean euskaraz eta aisia erdaraz. Zer duzu esateko? (…) Ni beti inguru erdaldun gogor samarretan bizi izan naiz, eta neure gaztetan baino askoz euskara gehiago entzuten dut bazterretan, dela jolastokietan, dela dendetan, dela tabernetan… Ikastetxean erdaraz eta kalean euskaraz, nik ez dut ezagutu. Nik ezagutu dudana izan da etxean euskaraz, eskolan erdaraz, kalean erdaraz eta ondorioz etxean, azkenik, erdaraz. Horri buelta eman zaio kasu askotan, kontzientzia bat piztu zelako. Eta asko diren kasu horietako askotan umeek euskaldundu dituzte gurasoak. Baina horretarako, gurasoek ere kontzientzia behar, borondate bat.

Aurrera begira, zure ustez zenbaterainokoa da euskara hizkuntza
formalegia eta bizitasunik gabea bihurtzeko arriskua?
Baina zer da formala eta zer bizia? Informala, bizia da? Formala, motela da? Euskara bizia egiten dutela uste duten askok euskara txarra egiten dute. Bizitasunean ere, formalidadea behar da.

Euskaldunon hizkuntz politikak zer izan behar du helburu? Nola lortu behar du? Euskara gizarteko hizkuntza nagusia izatea biztanleria eleanitzean. Nola lortu? Atxilotu egin zuten erantzuna.

Elkarrizketa osoa: hemen


1 Comment

  1. aisia 7 years ago

    Berrian atzoko hitzaldiaren artikulua idatzi dute: http://paperekoa.berria.info/harian/2011-03-25/011/001/izagirre_hizkuntza_gure_sentimenduen_azpiegitura_da_horrek_egiten_gaitu_herri_.htm

    Bi kontu hauek nabarmendu ditugu:
    «Euskaraz, munduko gara egiten. Leku bat baldin badaukagu, hizkuntzak emana da. Haren bitartez markatzen dugu muga eta lotura. Beste asko bezalakoa da gure mundua, gurea beste askorena ere bada: we are not alone, ingelesaren menpean gauden bestelako ugarien artekoak gara, no estamos solos, gaztelaniaren azpian gauden bestelako ugarien artekoak gara».

    «Euskaraz, munduko gara egiten. Leku bat baldin badaukagu, hizkuntzak emana da. Haren bitartez markatzen dugu muga eta lotura. Beste asko bezalakoa da gure mundua, gurea beste askorena ere bada: we are not alone, ingelesaren menpean gauden bestelako ugarien artekoak gara, no estamos solos, gaztelaniaren azpian gauden bestelako ugarien artekoak gara».

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*