PARA EL CARRO QUE SOY DE LEON

PARA EL CARRO QUE SOY DE LEON

Victor Gomez “Leon zoo la Aurora” flickr Lehoia

Argia aldizkariaren azken zenbakian Garbiñe Ubedak beste “hizkuntz aldrebeskeri” bat kontatzen digu…

–Kaixo, SMS bat jaso dut…

Para el carro –bota zidan hark harrigarriki ozen, esaldia bukatzen uzteko ere presatuta– que soy de León.


Entzundakoa entzun orduko eskuinerantz zuzendu nuen bista, bezero batekin solasean ari zen bigarren saltzailearengana.

–Y ella es de Colombia –nire parekoak berriz ere, tentazioak ekiditeko tonu are txundigarriagoan.
(…)

Euskaraz jarraitzea deliberatu nuen gero, poliki baina aurrera egitea, esan behar niona ulertzea horren zaila ez delakoan. Alabaina, tenteegi zegoen eta ni uzkurtzen hasi nintzen. Ez nintzen saiatu ere egin.

Besterik ere otu zitzaidan tximistak iraun zuen artean: neroni ere tentetzea, bezeroari eskaini beharreko arretaz ikastaro trinkoa gomendatzea… Praktikara eramango ez nuen matraka ugari. Horren ordez, lepoko gogortuak laxatu, sakon arnastu eta politikoki zuzen ari denaren eitean, gazteleraz mintzatu nintzaion.

Eta, diot, interakzioa ez eteteko ahalegina egin zuena neu izan banintzen, eta egoera aldrebesari aurre egiteko pausua, amore emanez, nik eman banuen, zergatik naiz neroni sentsazio txar hori barneratu duena, potrozorriaren pare sentitzen dena?

Horra hor on terapeutak argitu beharko lidakeena.

Artikulu osoa: Médart doktorearen bila.


1 Comment

  1. aisia 7 years ago

    Urtzi Urrutikoetxeak ere aipatu zuen Garbiñeren Ubedaren hausnarketa artikulu honetan: http://paperekoa.berria.info/iritzia/2011-03-20/005/003/aberatsen_hizkuntza.htm

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*