HIZKUNTZA-EKOLOGIA ETA LURRALDE EUSKALDUNAK

HIZKUNTZA-EKOLOGIA ETA LURRALDE EUSKALDUNAK

UEMA Topaketa hizkuntz ekologiaren inguruko jardunaldiaren kartela

Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMA) Hizkuntza-ekologia eta lurralde euskaldunak izeneko topaketa antolatu du. Topaketa Azpeitiko Sanagustin aretoan izango da apirilaren 14an (osteguna), goizez. Antolatzaileek honela aurkeztu dute jardunaldia:

Topaketan, UEMAren 20 urteetako ibilbidearen berri emango da eta etorkizunerako UEMA zein izan daitekeen landuko. Horrekin lotuta, lurralde euskaldunetan hizkuntza ekologiaren teoriaren, planteamenduen eta ikasbideen aplikazioa aztertu nahi da. Helburu horrekin gonbidatu ditugu hizlariak, eta haiekin batera elkarrekin hitz egin eta eztabaidatzeko tartea izango dugu, horretarako prestaturiko kafe-tertularen bitartez.

Hauxe da egitaraua:

UEMA topaketa programa Hizkuntza ekologia

UEMA-z gain Topaketa honen antolakuntzan laguntzaile izan dira Soziolinguistika Klusterra, Eusko Ikaskuntza, Euskal Herriko Unibertsitatea, eta babeslea Donostia-Gipuzkoa Kutxaren Gizarte arloko EKOGUNEA.

Topaketan izena emateko epea gaur zabaldu da eta apirilaren 11n itxiko da. Matrikula 15 euro izango da.

Informazio gehiago nahi izanez gero, www.uema.org helbidean duzu eskura.

1 Comment

Pingbacks

  1. […] hizlaria Albert Bastardas (bi aste barru Euskal herrian izango da) izan genuen “Katalanak eta gazteak: Consell Social de la Llengua Catalanaren hizkuntza […]

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*