EUSKALDUNAK KATALUNIARA BEGIRA

EUSKALDUNAK KATALUNIARA BEGIRA

euskaldunak kataluniari begira ikerketak soziolinguistikoak

Hizkuntza normalizazioan lanean aritzen garenak maiz jartzen gara Kataluniara begira hemengo eta hango egoeren antzekotasunen bila, zer eta nola egiten duten ikusi eta ikasi asmoz. Pablo Suberbiolak, Soziolinguistika Klusterreko urteko batzarrean azaldutako ekimen oso interesgarri bati begira jarriko gara oraingoan.

Urtarrilaren 27 eta 28an, Bartzelonan, Xarxa Cruscat-ek antolatutako I Jornades “La Recerca sociolingüística en l’ambit de la llengua catalana” burutu ziren. Bertan, 34 ikerketa aurkeztu zituzten. Pablok zenbait ikerketa azpimarratu zituen. Guk, hona, bat ekarri dugu gaurkoan: “Projecte RESOL: resocialització i llengües”. Proiektu honetan Francesc Xavier Vila-k Lehen Hezkuntzatik Bigarren Hezkuntzara pasatzean ikastetxez aldatzeak hizkuntzen erabileran, irudikapenetan eta ezagutzan duen eragina aztertzen du.

Ikerketa honetan ikasle talde bera bi momentutan ikertu dute: Lehen Hezkuntzako azken mailan (6. mailan) daudenean eta, urtebete beranduago, DBH-ko 1. maila amaitzear daudenean. Ikasmaila aldaketa egiterakoan ikastetxez aldatzen duten eta ikastetxe berean jarraitzen dutenen arteko konparaketa egin nahi izan dute.

Azaroan, Xarxa Cruscat-ek antolatutako “El catalá mola?: Competències, representacions i usos de la llengua en l’ambit juvenil” jardunaldietan, Vilaren ikerketaren aurkezpena entzuteko aukera izan genuen. Zikloa aldatzeak ez duela asko eragiten ondorioztatu genuen guk, izan ere, Vilaren hitzetan, , idatzi, irakurri eta idazteko gaztelerazko eta katalanerako gaitasunetan ez baitago aldaketa nabarmenik. Aldaketarik handiena kontsumo kulturalean dago: ingelesezko musika gehiago entzuten dute DBH-ra pasatakoan eta telebista gazteleraz katalanez baino gehiago ikusten dute.

Hemen, gurean, antzeko ikerketa egitea interesgarria izango litzateke, izan ere, haurrak adinean aurrera doazen heinean hizkuntza ohiturak aldatzen dituztela nabarmena da, baina, aldaketa hain bat-batekoa al da? Zikloz edo ikastetxez aldatzerakoan gertatzen da ala era progresiboan ematen da? Zer uste duzue?

1 Comment

Pingbacks

  1. […] BLOGA ← EUSKALDUNAK KATALUNIARA BEGIRA […]

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*