EUSKALDUNAK KATALUNIARA BEGIRA (II)

EUSKALDUNAK KATALUNIARA BEGIRA (II)

Plats bruts telesaila hizkera freskua

Atzoko sarreran, Tarragonan burutu ziren “El catalá mola?: Competències, representacions i usos de la llengua en l’ambit juvenil”jardunaldietan Francesc Xavier Vilak aurkeztutako ikerketa aipatu genuen. Gaurkoan, jardunaldi horretako beste hitzaldi bat eta mahai inguru bat ekarri ditugu hona.

Lehenengo hizlaria Albert Bastardas (bi aste barru Euskal herrian izango da) izan genuen “Katalanak eta gazteak: Consell Social de la Llengua Catalanaren hizkuntza politikarako proposamenak” hitzaldiarekin. Bastardas lehen hizkuntza katalanera duten gazteengan hizkuntzaren ezartze momentuak duen garrantziaz aritu zen, aldaketa momentuetan eragin beharraz, alegia. Adibide gisa, gazteek eskola-institutu eta institutu-unibertsitate aldaketa ematen dutenean irakasleak estrategia soziolinguistikoetan trebatuak egotearen komenigarritasuna aipatu zuen.

Mahai inguru ezberdinak izan genituen jarraian: Hizkuntzen erabilerak errazteko esperientzia ezberdinak eta gazteak eta komunikabideak eta kontsumo kulturala. Bigarren hau azpimarratuko genuke, bertan, irrati eta prentsa musikaleko, telebistako eta internetako adituek hartu baitzuten parte. Gazteek katalana erabiltzeko, katalanarekin gustura sentitu behar direla ondorioztatu zuten, gertukoak nabaritu behar dituztela eskaintzen zaizkien produktuak. TV3 telebista kateko ekoizlea den Raúl Tidorrek “Plats Bruts” telesailaren adibidea jarri zuen. Telesail honen arrakasta pertsonaiek erabiltzen duten gazte hizkera fresko eta gertukoan oinarritzen dela esanez.

Gure telebista eta irratiari erreparatuz, gazte hizkera freskoa eta gertukoa erabiltzen den telesail edo programaren bat ezagutzen al duzue?

1 Comment

  1. Jaime Altuna 7 years ago

    Euskaraz ez dut uste ezaugarri horiek dituen serierik dagoenik. Go!azen litzateke gehien gerturatzen dena baina gazteen artean baino 8-12 urteko haurrekin izan zuen arrakasta. Sustatun serie honen inguruko debate polita egon zen. Dena den, Go!azen telesaila azkarregi geratu zen bertan behera…ez da?

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*