GAZTEEN AHOZKO DISKURTSOA

GAZTEEN AHOZKO DISKURTSOA

Nafar-euskaldun-gazteen-ahozko-diskurtsoa LIBURUA

Orreaga Ibarra irakasleak Nafar euskaldun gazteen ahozko diskurtsoa liburua argitaratu du, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren eskutik. Liburu honetan Nafarroako gaur egungo gazte euskaldunen hizkeraren benetako datu errealak bildu eta aztertu dira, bereziki ahozko dimentsioan, beren ingurune sozial, kultural eta antropologikoan txertaturik.

Orreaga Ibarrak liburuaren aurkezpenean esan zuenez: Edozein hizkuntza bezala euskara etengabeko aldakuntzan dago; are gehiago gure egunotan, txiki-txikitatik hainbat gaztek euskaraz ikasten baitute. Bertzaldetik, bi erdarak hor daude, etengabeko eraginean ari dira eta horrek euskara moldatzen du etengabe. Eta azkenik, gazteak diren aldetik, modu berriak garatzen ari dira euskaraz, harreman soziala eta beren arteko komunikazio faktikoa indartzeko hitz egiten baitute”.

Bestalde, Ibarrak nabarmendu zuen: “gazte euskaldunek adierazten dute askotan naturaltasuna falta zaiela hitz egiteko orduan eta beraiek ere konturatzen direla batzuetan diskurtsoa gaztelaniaz eraikitzen dutela; belaunaldi berrien euskara gero eta eklektigoa da; idatzi hitz egin baino hobeki egiten dutela baieztatzen dute; gaztelaniara jotzeko joera esamoldeen irmotasuna edo bizitasuna azpimarratu nahi denean; hizkuntz aldaketa eta dialektoen nahasketa hiriko dialektoen ezaugarriak dira; dialektoen eta euskara batuaren arteko hibridazioa gero eta agerikoagoa da; beharbada argot mota baten sorreraren aurrean gaude“.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren webgunean informazio gehiago dago eta liburua erosi daiteke.

0 Comments

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*