2Daide, DENA BEGI BERRIEKIN IKUSTEN

2Daide, DENA BEGI BERRIEKIN IKUSTEN

Bidaide programaren diploma banaketa

Joan den ostiralean Pasaian garatzen ari garen 2Daide programarentzat egun garrantzitsua izan zen. Pasaiako herritarren izenean, Maider Ziganda alkateak 2daide proiektuan parte hartu duten gazteei diplomak banatu zien, bertan jaso duten prestakuntza eta garatuko duten zerbitzua egiaztatzearren. Ekitaldi horretan azaldu genuena blog honetara ekartzea interesgarria iruditu zaigu:

Marcel Proust idazleak esaldi hau idatzi zuen, frantsesez: “Benetako aurkikuntza-bidaia ez da paisai berriak ikustea, dena begi berriekin ikustea baizik”. Eta hori da, 2Daide programarekin lortu nahi dena. Gazteek herriko errealitatea begi berriekin ikustea, herrian dagoena ezagutzea. Eta horrekin batera, pausu bat gehiago ematea: herriko dinamikan lanean hastea, aktiboki parte hartzea nahi dugu.

Horretarako “ikasketa eta zerbitzu solidarioko” metodologia erabiltzen ari gara. Metodologia berria Euskal herrian baina oso erabilia izan dena munduko toki askotan; Katalunian, argentinan, Ameriketako Estatu batuetan…

2Daiden, gazteen parte hartze aktiboa eta erantzukizun soziala sustatu nahi dugu: Aisialdian, gazteen artean zerbitzu solidarioak sortu, gazteak gizarte gaietan parte hartzeko bideak ireki, eta euskararen normalizazioan metodologia berritzailea erabili. Gazte hauek, ikasketa prozesu bat egin dute, eta egiten ari dira, ikasten ari dira. Eta hau guztia euskaraz.

Orain arte, gazte hauek zerbitzuak jasotzera ohituta daude: Kuadrillategin edo Harrera On bezalako proiektuetan begirale batzuk jarduerak prestatzen dituzte eta gazteak jasoleak dira. 2Daide programan jasole izatetik zerbitzu baten antolatzaileak izatera pasatzen dira.

Iaz hasi ginen Pasaian Bidaide programa garatzen. Horrexegatik, gaur, hemen, iaz Bidaiden parte hartu zuten gazteak ditugu alde batetik, iaz egin zuten lana saritzeko. Baina aurten ere programak jarraitzen du, eta hementxe ditugu aurten gurekin dauden gazteak ere. Egiten ari diren lana eskertu nahi diegu eta.

Esan bezala, Maider Zigandarekin batera 2Daide programan parte hartzen ari diren bi gaztek hitz egin zuten hemendik aurrera garatuko dituzten zerbitzuak aurkeztera: Randa Abdelali eta Lide Etxeberria.

Bidaide diploma banaketa

2Daide programaren inguruko informazioa hemen.


0 Comments

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*