BI ABESTIREN INGURUKO INFORMAZIO ESKE

BI ABESTIREN INGURUKO INFORMAZIO ESKE

jolasean, bi abesti informazioa

Igandean, Rafak idatzitako iruzkin hau jaso genuen bi abestiren inguruan informazioa eskatuz:

“Badira bi abesti Imanolenak (Imanol Urbieta) izan zitekeela pentsatzen nuela.

a) “Basoa suak erre du …” dio.
b) “Zein politak diren loreak udaberrian …” dio.

Eresbilen ez dituzte ezagutzen.

Xirula Mirulan esan didate:
a)ren melodia “Amatxoren eguna”rena dela. Xixupika 3n dago:
http://www.e-boza.com/informazioa.cfm?abeskodea=Amatxoren%20eguna. Norbaitek letra aldatu omen zion.
b) ez dela beraiena, nahiz eta ezagutu. Baino ez dakite norena den.

Herri Musikaren Txokoa-n ezaguna egiten zaie “Zein politak diren loreak udaberrian …”-en doinua. Nahiz eta hasieran ez aurkitu abestiaren izena ezta egilea ikertzen jarraituko dute. Mila esker eta ea zortea dagoen.

Norbaitek al daki zerbait gehiago?

Mila esker denoi

4 Comments

  1. Rafa 7 years ago

    Mila esker!!

    Sarrera oso bat nere bilaketarako!! Hau dek/n hau sorpresa!!

    Udaberri on!! (eta ea norbaitek erantzuna dakien)

    🙂

  2. Rafa 7 years ago

    Hemen duzue abestiaren soinua, gogoratzen dudan zatirena:
    http://www.sendspace.com/file/68jkwi
    edo
    http://www.gamefront.com/files/20199853/abesti.mp3
    Ea horrela errezago den bilaketa.

    Mila esker

    • Urtxintxa 7 years ago

      Ea norbaiti ezaguna egiten zaion. Bila zabiltzana aurkitzea espero dugu eta bide batez besteok ere ikasteko aukera izango dugu. Mila esker Rafa!

      • Rafa 7 years ago

        Eskerrak zuei!!

        Ziur nago Urtxintxako norbaitek jakin dezakeela, edo Urtxintxak dituen hainbeste euskal lagunen batek. Ea hau irakurtzen duten. Hain zaila ez ahal da izango, ba!!

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*