EKOGUNEA HIZKUNTZA EKOLOGIARI BEGIRA

EKOGUNEA HIZKUNTZA EKOLOGIARI BEGIRA

ekogunea zuhaitzak birikak

Gipuzkoako Kutxak Ekogunea izeneko parkea aurkeztu zuen joan den astean. Ekogunea kokatuko den finkan lanak hasi dira. Donostian dago, Hernaniko mugan lehen Zabalegi Nekazaritza-Eskola zegoen zentroan hain zuzen ere. Eko­lo­gia eta in­gu­­rumena biltzen duen guz­tia izango du par­keak: ener­gia garbi edo be­rriz­­taga­rriak, eraikuntza eko­lo­gi­koak, animalien granja, pa­seatzeko baso eta zelaiak… Bederatzi ildo estrategiko zerrendatu dituzte eta guri bederatzigarrena piztu digu atentzioa: Hizkuntzen ekologia.

Ekogunearen web orrian azaldu dutenez: “Hizkuntzen bilakaera ikuspegi ekologikotik aztertu liteke. Arlo honetako formaziorako eta ikerketarako erreferentzia gune izan nahi du Ekoguneak. Munduko hizkuntza aniztasuna eta bereziki Euskal Herrikoa landuko ditu eta gaiaren inguruko informazio bilgune izango da.”

Dudarik gabe, honelako egitasmoetan hizkuntzaren ekologia txertatzea berritzailea izateaz gain oso mesedegarria izan daiteke. Ongi etorri, beraz, ekoguneari!

0 Comments

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*