BUAH TXABAL!

BUAH TXABAL!

buah txabal antzreki lana gazteentzat

Gazteengana, euskararen gaiarekin, modu eraginkorragoan hurbiltzeko ahalegin gisa, AED-k proposamen berri batekin datorkigu: Buah txabal! antzerki lana.

Markinako Uhagon kulturgunean estreinatu zuten igandean Unai Iturriagak idatzitako antzezpena. Antolatzaileen arabera:

Gazteei, euskararen inguruan, hizkuntza ohituren eta jarreren inguruan, argi eta garbi, itzulinguru barik, konplexu barik, ausardiaz, hitz egingo eta pentsaraziko dien obra baten bila.

Buah txabal! ez da, beraz, denbora-pasa hutserako sortutako ikuskizuna, dibertigarria izan arren. Hori baino gehiago, Buah txabal! lan tresna bikaina da euskara gazteen artean bultzatzeko ahaleginean dihardugun guztiontzat: elkarte, herri-administrazio, ikastetxe, gaztegune, udaletxeak…

Informazio osoa eta datozen asteetan non ikusi daitekeen hemen topatuko duzue.

0 Comments

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*