ALBERT BASTARDAS ETA HIZKUNTZ EKOLOGIA

ALBERT BASTARDAS ETA HIZKUNTZ EKOLOGIA

Albert Bastardas soziolinguista hitzaldiak Euskal Herrian

Azken bi egunetan Albert Bastardas soziolinguista katalana Euskal Herrian izan da. Bi saio egin ditu, lehenengoa asteazkenean Soziolinguistika Klusterrak Andoainen antolatutako lan tailerra ; bigarrena, atzo Azpeitian UEMA-k antolatutako Hizkuntza-ekologia eta lurralde euskaldunak izeneko jardunaldian eman zuen hitzaldia. Bietan egoteko zortea izan dudanez, entzundakoaren apunte batzuk blog honetara ekarri ditut.

Bastardasen diskurtsua hiru ardatzetan oinarritu da: hizkuntz ekologia, konplexutasuna eta jasangarritasuna. Ardatz bakoitzeko interesgarri iruditu zaizkidan hausnarketa pare bat nabarmenduko ditut.

1. Hizkuntz ekologia
Einer Haugen autorearen erreferentzia emanda, Bastardas-ek honako aipamenak egin zituen:

– Espezie biologikoak bere habitatean aztertu behar diren bezala, hizkuntzak ere bere testuinguruan aztertu behar dira. Gakoa ez da hizkuntza bera, hizkuntza horren testuingurua baizik

– Espezie biologikoak (bioaniztasuna) salbatzeko prest bagaude, zergatik ez gaude prest hizkuntz aniztasunaren alde egoteko (eta lana egiteko)?”

“Desberdina dena berdin tartatzea diskriminazioa da. Ekitaterantz jo behar dugu. Desorekatua dagoena orekatzera jo behar dugu.

2. Konplexutasuna
Gai honetan Edgar Morin filosofoa aipatu zuen konplexutasunaren teoria (pensée complexe) soziolinguistikara ekarriz:

– Hizkuntza ez da objektu bat, “konplexu” bat da. Gutxienez, hiru elementu behar dira hizkuntza egoteko: giza adimena, gizarte elkarreragina eta erreferentziazko mundua.

“Pentsamendu dikotomikoa giza adimenaren akats bat da. “Edo” pentsatu ordez “eta” pentsatu behar da”

– Hizkuntzak hiru maila ditu: gizarte maila (soziosfera), maila psikologikoa (psicoesfera) eta maila kontzeptuala (noosfera). (Hiru maila hauek elkartzen diren puntuari “lenguaging” deitu dio)

3. Jasangarritasuna
Ez dugu gure baitan itxi behar. Giza espeziearen parte garenez gizaki unibertsala moduan pentsatu behar dugu. Teorizazio unibertsala egin behar dugu. Gizaki eleanitzak izan nahi dugu baina gure hizkuntzaren defentsa arduratsua eginez.

Berezko hizkuntzak egin dezakeen guztia ez du hizkuntz komunak egin behar (subsidiaritasuna)

2 Comments

  1. aisia 7 years ago

    Soziolinguistika Klusterrak egunaren kronika idatzi du: http://www.soziolinguistika.org/eu/node/5124

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*