KUADRILLATEGI FESTA 2011

KUADRILLATEGI FESTA 2011

Pasaia eta Lezoko Kuadrillategi festa 2011

Pasa den ostiralean izan genuen aurtengo Pasaia eta Lezoko Kuadrillategi festa. Aurten, 3. urtea izan dugu. 2009an, Lezon ospatu genuen. Iaz, Oiartzunen eta aurten, Pasai Antxon. 120 lagun inguru elkartu ginen, eta ederki pasa genuen. Aurten, Lezo eta Pasaiako dbh 1 eta 2 ko taldeek hartu dute parte. Hauek izan dira hartzaile nagusi.

Baina, Antxoko 2Daidekoek antolakuntzan parte hartu dutela ere ez genuke aipatu gabe utzi nahi. Haien zerbitzuetako bat izan da hau. Eta primeran bete dute haien lana!

Kuadrillategi festa 2011

Hasieran, gynkana erraldoia izan genuen, 2Daideko gazteek antolaturik, ondoren, izar erraldoia egin genuen… Altxorra ere aurkitu zuten gazteek, opari kaxa erraldoi batean zegoena, postrea guztientzat!!! Karpa erraldoiean bokata goxoa jan eta eztarria busti genuen, eta azkenik, festa alaitzeko asmoz DJ burunda izan genuen gure artean, giro erraldoia sortuaz! Dena erraldoia, beraz, ostiralean! Etxera eramandako sentsazioa bezalakoa! Argazkiak ikusi besterik ez, zeinen ongi pasa genuen ikusteko! Ikusi, ikusi!!!!!

Kuadrillategi festa 2011

Kuadrillategi festa 2011

Kuadrillategi festa 2011

0 Comments

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*