ASTE SANTUAN… KANTU KANTARI!

ASTE SANTUAN… KANTU KANTARI!

Ene kantak BERRIA Gorka Urbizu abeslaria

Garai batean, aste santua deitutako egunetan ez zen abesteko eta dantza egiteko garaia. Musika entzutea edo abestea gaizki ikusita zegoela entzun izan diegu gure aiton-amonei. Ohiturak aldatu direnez eta guri abestea eta dantzatzea asko gustatzen zaigunez, egun hauetan gure blogean musikaren bueltan gabiltza.

Asteazkenean, Asier Basurtok irratia eta musika lotuz artikulu interesgarri utzi zigun eta gaur haur abestiz osatutako argitalpen berri batekin gatoz: Ene kantak.


Berriak eta Sortzen-Ikasbatuaz-ek argitaratu duten CD-DVD honek “Betiko euskal kantak nahiz abesti berriak biltzen ditu. Bi eta hamabi urte bitarteko haurrentzako 19 abesti aurki daitezke, baita 19 kantei dagozkien bideoklipak ere. Abestien hitzak dituen liburuxkak osatzen du bilduma. Sortzen Ikasbatuaz elkarteak ekoitzi du lana, Nafarroako eremu erdalduneko gurasoei diruz laguntzeko.”

Informazio osoa: berrian

0 Comments

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*