NEGUA JOAN DA

NEGUA JOAN DA

Aurreko post-ean aipatu bezala, askorentzat jai egun diren hauetan, musikaren inguruan ari gara. Horregatik, euskarazko musikan azken asteetan zer esana handia ematen ari den Zea Maysen azkenengo bideo-klipak ekartzea erabaki dugu:

Ainhoa Moiua gor-mutuen hizkuntzako irakaslea eta itzultzaileak Zea Maysen Negua joan da kantua gor-mutuen hizkuntzara “itzuli” eta horrekin bideoa grabatu dute. Emaitza, zalantzarik gabe, zoragarria da eta sarean batetik bestera dabil.

Gainera, Karrajua blogaren bidez, jakin dugu Josu Lezametak proposamen didaktikoa prestatu duela bideo-kliparen inguruan. Hemen duzue materiala: http://www.scribd.com/doc/51889505

0 Comments

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*