HERENTZIA GENETIKOA ETA LINGUISTIKOA

HERENTZIA GENETIKOA ETA LINGUISTIKOA

Charles Darwin, John Maler Collier margotuta

Espainiako telebista publikoan (TVE2) bada Redes izeneko programa bat. Bertan, zientziaren inguruko hainbat gai lantzen dituzte elkarrizketen mundu osoko zientzialariak elkarrizketatuz. Duela hamar egun Darwin eta eboluzioaren inguruan aritu ziren. Horretarako, Eduard Punset-ek Mark Pagel elkarrizketatu zuen. Pagel biologiako irakaslea da Reading-eko Unibertsitatean. Elkarrizketaren lehen zatia espezien eboluzioari buruzkoa da, bigarren zatiA (17. minututik aurrera), ordea, hizkuntzen eboluzioari buruz hitz egiten dute eta euskara aipatzen dute.

Elkarrizketa interesgarria da nahiz eta zenbait kontzeptu, nire ustez, arinegi aipatzen diren: frantsesaren inguruko iruzkina edo Punset-en azkeneko ondorioa.

Nire ustez Mark Pagel-en esaldi hau aipatu daiteke: “Gizakiek herentziazko bi sistema ditugu: genetikoa eta linguistikoa. Biak transmititzen ditugu eta biek eboluzionatzen dute.”

Elkarrizketa osoa, irudiz eta idatziz, hemen topatuko duzue: Los orígenes de las especies.

0 Comments

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*