ETORRI BERRIEN ETORKIZUNEKO HIZKUNTZA

ETORRI BERRIEN ETORKIZUNEKO HIZKUNTZA

Parus Major Eran Finkle etorri berrien matrikulazio datua

Apirileko zenbaki atal honetara aste honetan argitaratutako ikasle etorri berrien datuak ekarri ditugu. Espainiako Hezkuntza Ministerioaren datuen arabera Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan, ikasle guztien %8 dira Espainako Estatutik kanpo etorritakoak, 441.308tik 35.105 (zehazki %7,95).


Berrian irakurri dugunez: “Hiru ereduek antzeko indarra dute EAEn ikasle etorkinen artean: %35 ari dira D ereduan, %33 A ereduan eta %30 B ereduan. Alde nabariak daude herrialdetik herrialdera; Gipuzkoan nabarmen gehiago dira euskaraz ikasten ari direnak, eta Araban gutxiago. Nafarroan, euskarazko eredua oso bazterrekoa da etorkinen artean: %1,6k aukeratzen dute, 195ek guztira. G eredua, gaztelania hutsezkoa, da nagusi; hamarretik zortzik ikasten dute horretan.”

Kontua da, banaketa ez datorrela bat ikasleen kopuru orokorrarekin: “Datorren urterako aurrematrikulazio datuak: Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, lautik hiruk eskatu dute euskarazko eredua; B eredua %20k nahi dute, eta gaztelaniazkoa, %3,75ek. Zerikusirik ez etorkinen datuekin”

Candido Hernandezek, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Berritzeko Zuzendaritzako buruaren ustez. «Latinoamerikatik datozenek, adibidez, gaztelania menperatzen dute, eta gurasoek joera gehiago dute hizkuntza horretako ereduetara jotzeko». Amelia Barquin unibertsitate irakaslearen iritziz, ordea, beste zerbait dago horren atzean: «Iruzurra dirudi. Bertakoek aukeratzen ez duten eredu batera igortzen dituzte etorkinak. Zergatik? A ereduko ikastetxeek zuten gainbehera arintzeko eta haiek irekita mantentzeko?Horrela, gizarte mailak islatzen ari dira, etorkinek etorkizunean aukera gutxiago izango dutelako, euskara ez dutelako jakingo.”

Honi gehitu beharko litzaioke Kontseiluak duela gutxi egindako kritika: “ez da oraindik erabaki irmorik hartu ikasle euskaldun eleaniztunak sortuko dituen eredu bat abian jartzeko”. Izan ere, 2004ean EAE-ko DBH-ko 4. mailako ikasleek euskara gaitasuna (B2) neurtzeko egindako azterketan: A ereduko batek ere ez zuen gainditu, B ereduko %33k gainditu zuen eta D ereduko %68k gainditu zuen.

0 Comments

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*