EGONALDIAK EUSKARAREKIN

EGONALDIAK EUSKARAREKIN

Pirtaen etxean haurrak jolasean Egonaldiak euskararekin

Urtxintxa Eskolak kudeatzen dituen Piraten Etxeko eta Sorginen etxeko 2011-2012 ikasturteko egonaldietan izena emateko epea gaur irekitzen da ikastetxeentzat. Hori dela eta egonaldi hauek euskararen erabileran eragiteko garatzen duten lanari buruz artikulu pare bat berreskuratu ditugu aisia.net blogerako.

Lehenengoa, 2007-an Izaro Susperregik idatzi zuen Hik Hasi aldizkarian: Egonaldiak euskararekin. Bertan, egonaldien garrantzia azpimarratzeaz gain, antolatzeko garaian kontutan hartzeko puntu batzuk zerrendatzen ditu. Besteak beste, Izaro Susperregiren ustez: “Mota horretako irteeretan irakasleek eta ikasleek elkarrekin pasatzen dituzte eguneko hogeitalau orduak. Ikastetxean igarotzen dituzten orduen aldean lau edo bost aldiz gehiago eguneko; eta kantitatea baino interesgarriagoa den kalitatearen aldetik, zer esanik ez. (…) gela barruko jarduna etengabeko simulazioa da eta mota honetako jardueretan, berriz, hizkuntzari ematen zaion erabilera funtzionala eta sinesgarria da. Gune horien testuinguruan sortzen dira egiazko harremanak ikasleen eta irakasle-ikasle artean.”

Bigarrena, Euskal Girotze Barnetegiak, 25 urteko ibilbidea erreportajea da. 2010eko azaroan Hik Hasik argitaratu zuen Barnetegi hauen inguruko lana. Bertan, duela bizpahiru urte barnetegietan lan egiteko moduaren eraldaketaren prozesuari buruz hitz egiten dute: Euskara inporta zait-etik zu inporta zatzaizkit-era pasa ginen, hizkuntzatik hiztunera. Haurrek eta taldeak berak ikusi behar dute monitoreari euskararen gainetik ikasleak inporta zaizkiola. Oso garrantzitsua da haurrei mezu hori iristea. Gerta daiteke guk erdigunean haurra izan arren, berak edo taldeak hori horrela ez sentitzea, eta orduan ez du ezertarako balio. Ez da garrantzitsua guk pentsatzen duguna, berak sentitzen duena baizik, berari iristen zaiona.(…) Agian ahaztuko dute esan diezuna, baina inoiz ez sentiarazi diezuna”

0 Comments

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*