UDAKO IKASTAROAK (II): HIZKUNTZA, KULTURA, LURRALDEA, SENTSIBILIZAZIOA…

UDAKO IKASTAROAK (II): HIZKUNTZA, KULTURA, LURRALDEA, SENTSIBILIZAZIOA…

UEU Udako ikastaroak 2011eko eskaintza murgildu

Udako ikastaroen eskaintzarekin jarraituz, urtero bezala UEU-k menu zabala proposatu du uztailerako. Guk bi ikastaro nabarmendu ditugu: Hizkuntzak, kulturak eta lurraldeak eta Euskararekiko sentsibilizazioan eta motibazioan eragiteko teknikak
.
Lehenengoa, Baionan garatuko dan eta Samira Goddi Mendizabal izango da irakasle. Honela aurkezten dute: “Egungo fenomenoa dugu kultura berrien etorrera, eta, horrekin batera, hainbat lurraldetatik ohitura, sinesmen, mundu sinboliko, hizkuntza eta beste errealitate berri batzuk iritsi dira. Horrek guztiak zenbait erronka sortzen digu alor ezberdinetan Ikastaro honen bitartez, hezkuntzan lanean dihardutenek tresna teoriko-praktiko baliagarriak eskuratuko dituzte, bereziki haurrekin, eguneroko esku hartzeko garaian.”

Bigarrena, Iruñean izango da Virginia Belategi Azpiri irakaslearekin: Gure gizartean euskararen ezagutza zabaltzeko aurrerapauso handiak egin ditugu azken hamarkadetan. Erabileraren bilakaera, aldiz, ez da neurri berekoa izan eta euskaraz egiteak oraindik ere adin batetik aurrerako haur eta gazteen artean bultzakada berezia eskatzen duen esparrua da. Hori dela-eta, erabileran eragin dezaketen zenbait teknika bildu ditugu irakasleen esku jartzeko. Gure asmoa da teknika horiek lehenik eta behin irakasleek beraiek bizi ditzatela, ondoren euren inguruko ume eta gazteekin erabili ahal izateko.

Ikastaro hauen informazio osoa UEU-ren web orrian topatuko duzue

0 Comments

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*