UDAKO IKASTAROAK (III): ZERTAN JOLASTUKO GARA?

UDAKO IKASTAROAK (III): ZERTAN JOLASTUKO GARA?

Hik Hasi udako topaketak 2011 jolas ikastaroa

Udako ikastaroen gaiarekin bukatzeko (oraingoz) Hik Hasik urtero antolatzen duen eskaintzari erreparatuko diogu. Hezkuntza gaiei buruzko 34 ikastaro eskainiko dira aurten: teoria pedagogikoak, familiarekin zerikusia dutenak, informatika ikastaroak, adimen emozionalari buruzkoak, osasun mentalari buruzkoak…
Aurtengo topaketa pedagogikoen berrikuntza nagusia, Hezkuntzaren etorkizuna amesgai, ekingai: nola hezi behar ditugu hurrengo belaunaldiak? HEZKUNTZA FOROA izango da. Espazio irekiaren teknologiaren bidez hezkuntzak bizitzan eta komunitatean duen rolaz eztabaidatuko da, eta era berean, belaunaldi berrien hezkuntzarako bide berriak jarriko dira mahai gainean.
Ikastaroen artean, euskararekin, jolasarekin eta aisialdiarekin lotura duelako hauxe azpimarratu dugu: Zertan jolastuko gara?. Aurkezpenean azaltzen dutenez: “Ikastaro horretan ez dugu teorizatuko, nahiz eta landutako guztia oinarri teoriko sendoak dituen. Praktikara bideratutako ikastaroa da, eskolako ikasleekin jolasteko tresnak ikasiko ditugu. Jolas klasikoak, berriak, Euskal Herrikoak, mundukoak, luzeak, motzak, lasaiak, arinak……eta hori bai, denak euskaraz ondo pasatzeko jolasak.”

Informazio osoa: udako topaketak

0 Comments

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*