URTXINTXA ERE LAKUAN

URTXINTXA ERE LAKUAN

Herri Urrats logo + Urtxintxa pedrofelipe

Aurtengo Herri Urrats-ean mundu bat espero da eta mundu horren artean Urtxintxa ere bertan topatzeko aukera izango duzue. Irrien Lagunekin batera Urtxintxako hamahiru hezitzaile izango gara. Tailerrak, jolasak, puzgarriak eta dantzaldia antolatu ditugu Senperarera hurbiltzen diren haurrentzat.


Hau da Irrien Lagunak Klubak prestatu duen egitaraua:
– 10etan Puzgarrien eta tailerren irekiera (arratsaldeko 6ak arte).

Hiru puzgarri egongo dira: Porrotx erraldoia, Largabista eta Marimototsen txirrista eta Pirritx, Pupu eta Loreren jolas-parkea.

Tailerrak hauek izango dira: Marikalanbre-ren Jauzgailua, Largabista-ren markagailuak eta Martinber-en eguzkilorea.

-10etan Potxin eta Patxin pailazoak

-11etan dantza eta bertso txikiak

-12:30tan Porrotx pailazoarekin txupinazoa eta entzierroa

-13:30tan mimoa

– 14:30tatik 16:00etara Gipuzkoako Kirol Adaptatuaren Federazioaren eskutik antolatutako jolasak.

– 16:00etan Familientzat jolasak musikarekin

Lakuan elkar ikusiko dugu!

0 Comments

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*