FAMILIAOLA MAIATZAN

FAMILIAOLA MAIATZAN

haurrak piraten etxean Familiaola familientzat asteburu pasa

Aurretik aipatu izan dugun bezala Familiaola egitasmoa otsailean jarri genuen martxan. Irungo familia euskaldunak elkartzeko gunea da Familiaola eta bertan tailer ugari egiteko aukera dute familia euskaldunek.

Otsailean hiru tailer eskaini ziren. Astearteetan Euskal jolasetan aritu ginen. Asteazkenetan Mozorroak egin genituen, mozorrotzeko erabilitako karetak eta jantziak egin genituelarik. Txokolate tailerra ere egin genuen, ostegunean bonboiak egin genituen eta larunbatean Tolosako Xaxu museora egin genuen irteera, Gorrotxategi gozogile ezagunaren museora alegia. 36 familia izan dira otsailen parte hartu zutenak. Hurrengo tailerrak ere prest dauzkagu eta tailer guztietan plazak mugatuak izango dira. Izen emate ordenaren arabera banatuko ditugu. Hemen duzue eskaintza:

Buztingintza (maiatzak 10, 17 eta 24)

– BE…GO…DA, BEgiratuz GOrputza DAntzan (maiatzak 12, 19 eta 26)

Asteburu pasa Piraten Etxean (ekainak 11 eta 12)

Informazio osoa eta izen ematea: hemen

0 Comments

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*