GAZTE JARDUNALDIA GASTEIZEN

GAZTE JARDUNALDIA GASTEIZEN

Gasteizko gazte jardunaldia eremu urriko hizkuntzak

Gasteiztik laguntza eskaera hau iritsi zaigu. 18-30 urte arteko gazteak behar dituzte gazte jardunaldi baterako. Gasteizko Udalak bultzatzen du (diruz eta antolakuntzaz), baina ekimen autonomoa da. Gazte talde bat ari da antolaketa lanetan eta laguntza behar dute.

Informazio labur-laburra:

  • Gazte jardunaldi bat antolatzea da helburua, hizkuntza gaia landu nahi da, hizkuntza gutxituak, hain zuzen: euskaldunak, katalanak, galegoak, bretoiak (konfirmatuak),
  • Lau egunetan elkarrekin egongo dira. Gasteizko aterpetxea hartu dute horretarako.
  • Jardunaldiak hiru atal ditu: (a) akademikoa (hitzaldiak,… egunean bat), (b) esperientziak partekatzea (beren arteko lan-saioak); (c) elkarbizitza (txangoak, lantegiak, kontzertu bat…)
  • Goizetan saioak (hitzaldiak eta lan-saioak) fakultatean izango dira.
  • Hitzaldietan parte hartuko dute: Carmen Junyet, Gorka Julio, Kike Amonarriz (konfirmatu gabe)…

Zer eskatzen da?

  • Datozen bi hilabetetan antolakuntzan apurtxo bat lagundu (gehienez ere bilera pare bat, e-postaz funtzionatzen dute gehien bat)
  • Uztailaren 18tik 22ra bitartean jardunaldietan parte hartzea. Kanpotik etorriko direnekin egotea (arratsaldez), hiria erakustea…

Animatzen al zarete? Sei-zazpi bat gazte nahiko izan daiteke (beste horrebeste horretan ari da lanean). Ez da beharrezkoa Gasteizkoa izatea (baina Gasteizen bizi edo ikasten badute errazagoa).

Baten bat interesaturik badago honera bidali behar du mezua: gazteria@vitoria-gasteiz.org

0 Comments

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*