IGARKIZUN LEHIAKETAREN SARIAK

IGARKIZUN LEHIAKETAREN SARIAK

igarkizun lehiaketaren sari banaketa

Joan den ostiralean, hilak 6, Donostiako Zuhaizti eskolan izan ginen 2010eko igarkizun lehiaketako sari banaketa egiten. Erabakitzen zaila izan zen arren, 6. mailako Jon Barrio izan genuen edizio honetako irabazlea, denek ere maila ikaragarria erakutsi baitzuten.

Horien artean, Zuhaizti eskolakoek saiakera berezia egin zuten igarkizun pila bat bidaliz. Zorionak! Hori eskertzeko, Jon Barrioren gelako ikaskide guztiei sorginen jolas kooperatibo bana banatu genien eta horrekin batera eskolarako beste jolas kooperatibo sorta bat ere bai, ikasle guztiek jolasteko aukera izan dezaten. Gozatu sariaz eta jarraitu horrela! Eta ea igarkizuna asmatzen duzuen…

Zuri zuria naiz

Itsasoan nago ugari

Eta erabiltzen naute

Janarien bizigarri

0 Comments

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*