PARKEAN EUSKARAZ JOLASTEKO AUKERA OPARITU (V)

PARKEAN EUSKARAZ JOLASTEKO AUKERA OPARITU (V)

Antxokoak guraso taldea Gasteizko Ama hizkuntza taldearekin

Aisia.net blogean “ama hizkuntza gasteiz” izeneko ekimenaren inguruan behin baino gehiagotan hitz egin dugu. Azaroan abiatu zen ekimen honetan ama batek haurrekin parkeetan euskaraz jolasteko deialdia egin zuen eta geroztik hainbat gauza egin dituzte: parkeetan jolastu, asteburuetan plan bereziak, zuhaitzak landatu…Maiatzaren 15ean festa handia antolatu zuten Gasteizko familiak Pasai Antxoko antzeko talde batekin batera. Blogean Josebe Blancok idatzi duenaren arabera eta argazkietan ikus daitekenez oso giro onean aritu ziren.

Antxokoak guraso taldea Gasteizko "ama hizkuntza" taldekoekin batera

Hausnartzeko tartea ere izan zuten eta aipatzeko moduko hitz hauek azpimarratu nahi izan ditugu:

“Hausnarketarako mementoak ere izan genituen. Zoritxarrez, Pasaian ere guk ditugun arazo berberak dauzkate. Kalean zaila da euskaraz bizitzea, euskararen erabilera parkeetan eta jolas-guneetan oso eskasa da eta gure seme-alabengan eragina zuzena du honek. Beharbada haienean ez hainbeste, baina gurean ume euskaldunak “arraroak” dira halakoetan.

Bestaldetik, D ereduan matrikulaturik izan arren, gure umeek espainiera dakarte etxera. Are gehiago, lagun batek dioen bezala, D eredua da erdara ikasteko lekurik onena. Horrela gertatu zaie gure seme-alabei; eskolara euskaldun joan ziren eta, jadanik, jolasteko hizkuntza espainiera da haur euskaldun askorentzat: zer ikusi, hura ikasi. Euren munduan erdera nagusitzen ari da. Nola eman honi buelta familian?”
Sarean sare euskararen elkargune Eneko eta Edu ama hizkuntza gasteiz

0 Comments

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*