TRANSMISIOARI BURUZKO MINTEGIA EIBARREN (II)

TRANSMISIOARI BURUZKO MINTEGIA EIBARREN (II)

eibar transmisioari buruzko mintegia

Atzo, Eibar aldean izan nintzen …eta Kitto! elkarteak antolatutako “Euskararen transmisioa” izeneko mintegian. Gai honen inguruan egiten ari diren hainbat proiektu azaltzearekin batera, hausnarketarako tartea izan zen. Arratsaldeko hausnarketei buruz bihar hitz egingo dugu. Oraingoz, atzo aurkeztu ziren programa horien erreferentziak ekarri ditut:


-Nafarroako Euskara zerbitzuak:
Patri Arburuak Nafarroan egiten ari diren urteetako lana azaldu zuen: Duzun onena, Jolastuko gara?…

-Ikastolen Elkartea:
Helena Baraibarrek arlo honetan ikastolek egiten dutena azaltzeaz gain, transmisioan eskolak egin beharreko lanari buruzko hausnarketa interesgarria egin zuen. Besteak beste, eskoletako zuzendaritzen inplikazioa oso garrantzitsua dela eta herriko gainontzeko elkarte eta erakundeekin elkar lanean aritzea beharrezkoa dela esan zuen.

– Egizu getxo Euskaldun:
Lander Solozabalek, Sendi proiektua azaldu zuen. Egizuk Getxoko familien artean euskara sustatzeko hiru adar lantzen dituzte: Informazioa, Guraso Lagunak eta Tailerrak.

– Txatxilipurdi:
Eneko Barberenak eta Aizpea Otxandianok Arrasaten eta Arrasatetik garatzen dituzten hainbat egitasmoen berri eman zuten: guraso.com, Gurasolandia eta Ludotekak ezagutzen.

– Buruntzaldea:
Malores Etxeberriak Gipuzkoako eskulade honetan gurasoei begira garatutako lana azaldu zuen.

0 Comments

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*