TRANSMISIOA BURUZKO MINTEGIA EIBARREN(III)

TRANSMISIOA BURUZKO MINTEGIA EIBARREN(III)

Paula Kasares. Diario de Noticias, Mikel Saiz. euskararen transmisioa

Atzo aipatu genuenez, Eibarren antolatutako transmisioaren inguruko mintegian, egitasmo aplikatuez gain hausnarketarako tartea egon zen. Arratsaldean, mahai inguruarekin batera, Paula Kasaresek oso hitzaldi interesgarria eman zuen. Hainbat apunte hartu nituen baina ez dakit Paulak esan zituen kontzeptu nagusienak laburbiltzen asmatuko dudan . Ondo lotutako hainbat ideia bota zituen, baina nire apunteekin eta memoriarekin ordenatzeko gaitasunik ez dut izan. Hor doaz, beraz, ideia solte batzuk:

“Ordezkapen eta berreskurapen prozesuak ez dira mekanikoak; etenak eta jarraipenak daude. Eten horietarako bi arrazoi mota izaten dira: Arrazoi sozio-historikoak (makro-soziolinguistikoak) eta hiztunen jarrera edo hautuekin lotutako arrazoiak.”


”Geroz eta zailagoa da, transmisio kulturala eta transmisio naturala bereiztea. Batera doaz.”

“ Transmisioa ez da norabide bakarrekoa: goitik behera (gurasoengandik seme-alabengana) eta behetik gora (seme-alabengandik gurasoengana) ematen da. Adibidez, Franco garaian erdaraz ikasten zuten haur askok gaztelania familietan sartu zuten. Gaur egun ere, gurasoak euskalduntzeko arrazoi nagusia seme-alaben hizkuntzarekin lotuta dago.”

“Era berean, transmisioa bertikalidadetik haratago ulertu behar da. Adinkideen arteko harremanak oso garrantzitsuak dira: ez begiratu hainbeste gurasoengandik jaso duten hizkuntza zein den, baizik eta haurren artean zenbat erabiltzen duten.”

“Beraz, transmisio plangintza baterako “ohiko-erabilera”-ri eman behar diogu garrantzia”

1 Comment

Pingbacks

  1. […] inguruko mintegia. Eta bertan hartu zuen parte Paula Kasaresek. Ni ez nintzen joan, baina aisiako lagunek haren hitzaldiren zenbait pasarte ekarri dute blogera. Eta nik handik lapurtu. Eta sarean topatu […]

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*