HAUR ETA GAZTEEN ERABILERA

HAUR ETA GAZTEEN ERABILERA

Lezo haur eta gazteen erabilera datuak

Lezotik etorri zaigu hilabete honetako datua. Zalantzan izan gara 53 edo 29 zenbakia jartzea eta azkenean biak jartzea erabaki dugu. Soziolinguistika Klusterrak 2010eko azaroan Lezon egindako kale erabileraren emaitzak aurkeztu ditu. Herrian azken 20 urteetan egin den 12. neurketa izan da, Klusterarren arabera beraz “euskararen erabilerak Lezoko Kaleetan darraien bilakaera aztertzeko nahikoa datu dago eskura gaur egun.” 2010ean Lezoko kaleetan gertatu ziren 100 elkarrizketatik 61 gaztelaniaz izan ziren, 38 euskaraz eta 1 beste hizkuntza batean. Haur eta gazteei dagokionez, datu eta ondorio hauek atera dituzte:

Haurrak %53 vs Gazteak %29
Haurretan %52,8ko erabilera neurtu da. 1990etik 2010era haurren erabilera 9 puntu igo da %43,8tik %52,8koa izatera pasa da. Gazteetan, aldiz, erabilera %29,3koa da. Klusterrak egindako txostenean adierazten duten bezala: “Gazteen datuaren bilakaera gorabeheratsua izan da. Euskararen kaleko erabilera2010ean 1990ean zegoen maila berean kokatzen da (+0,5). Gainera, adin-taldeei begiratuta gehien nabarmentzen den datua da, zalantzarik gabe. Gazteen erabilera proportzioa haurrenarengandik hain urrun kokatzea eta helduena baino baxuagoa izatea arretaz jarraitu beharreko seinalea da, euskararen normalkuntzan interesa duenarentzat kezka iturria.”


Lezoko udalaren webgunean ikusgai daude neurketa honek emandakoaren ondorio nagusiak eta baita txosten osoa ere.

0 Comments

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*