KALE ERABILERAREN NEURTZAILE IZATEKO DEIALDIA

KALE ERABILERAREN NEURTZAILE IZATEKO DEIALDIA

Euskal Herriko Kale Erabileraren Neurketa 2011Euskal Herriko Kale Erabileraren VI. edizioa aurten burutuko du Soziolinguistika Klusterrak. Dagoeneko neurketa honek 22 urteko ibilbide luzea du ,1989an lehenengo aldiz egin zenetik, lau edo bost urteren tartearekin errepikatu baita. Euskal Herri osoan egiten denez, neurketa egiteko jende askoren beharra izaten da. Horregatik, Soziolinguistika Klusterretik neurtzaile izateko deialdia ireki du. Hona hemen eskatzen eta eskaintzen dena:

Betebeharrak:

– 18 urtetik gora izatea

– Ikasle unibertsitario, lanbide heziketakoa edo baliokide

Ordainsaria
:

– 300€ eta bidaia/dieta gastuak

-“Kale neurketaren metodologian aditua” ziurtagiria
– Euskal herriko erabilera datuen txostena eta aurkezpen ekitaldirako gonbidapena
– Neurtzaile izanaren aitortza Bat soziolinguistika aldizkarian

Eginkizunak

30 orduko datu-bilketa bost astetan: asteazken arratsaldean (2
ordu), larunbat goizean (2 ordu), larunbat arratsaldean (2 ordu). Neurtzaileek prestakuntza-saio bat jasoko dute irailaren
hasieran (bi ordukoa) . Neurtzaileek programako euren toki hurbilenetan egingo dituzte
datu-bilketak

Noiz:

irailaren 21etik urriaren 29ra

Izena emateko:

o.altuna@soziolinguistika.org

b.uranga@soziolinguistika.org

0 Comments

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*