EUSKARA INTERNETEN

EUSKARA INTERNETEN

Internet euskaldunen bilakaera, Sustatu, Argazkiak.org

Euskararen egoerari eta bilakaerari buruzko txosten bat aurkeztu du astelehen honetan Eusko Jaurlaritzak. Eitb-n azaldu dutenez: “Dokumentu honen arabera, euskarak hiru sektoretan egin du gora: hezkuntzan, liburuen argitalpenean eta teknologia berrietan.


Txostenean jasotzen denez, eredu elebidunek gora egin dute nabarmen hezkuntzan. Horrela, haur eta lehen hezkuntzan matrikulatuen % 90 dira euskarak presentzia sendoa duen eredu elebidunetan aritzen direnak.

Liburugintzan ere egin du euskarak nabarmen gora. Izan ere, EAEn urtero argitaratzen diren liburuen erdi baino gehiago euskaraz argitaratzen dira

Informazio eta komunikazio teknologietan euskararen presentzia sendotuz joan da. Hamar urtetan bikoiztu egin da euskaraz nabigatzen dutenen kopurua: 100.000tik 200.000ra. IKTetan euskararen erabilera kalean sumatzen dena baino altuagoa da: ia % 22 da IKTetan; kalean berriz, % 15aren inguruan dago.

Lasaiago irakurri eta komentatu beharko dira txostenen datuak. Bitartean Sustatu-n interneten euskararen erabilerak zer bilakaera izan duen azken hamar urteetako datuak aztertu dituzte. Besteak beste hauxe diote: Txosteneko grafikoari begiratuta, ikusten da baietz (euskararen presentzia handitu da), baina era berean, are gehiago hazi da gaztelaniaren erabilera Interneten, begiz jota, 400.000 erabiltzailetik milioi batera.

Sustaturen berria: hemen

Txosten osoa: hemen

0 Comments

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*