BEGIRALE IKASTAROAK EUSKARATIK ETA EUSKARAZ

BEGIRALE IKASTAROAK EUSKARATIK ETA EUSKARAZ

Begirale ikastaroa 2011-2012 euskaraz eta euskaratik Urtxintxa Eskola

Joan den ostegunean Maite Asensiok udalekuak eta euskararen normalizazioa lotzen zituen “Udalekuetan zer?” artikuluan. Maitek zioen bezala Badirudi euskararen presentzia hutsarekin nahikoa dugula eta ez gara pentsatzen jartzen udaleku horietan gaia nola landuko den, urtean zehar egindakoari jarraipena emango ote zaion edo guztiz kontrakoak diren mezuak jasoko dituzten. Ez gara pentsatzen jartzen, lanean arituko diren hezitzaileak horretarako prestatuak ote dauden, euskara jakitearekin guztia egina dagoela uste baitugu askotan”

Urtxintxa Eskolak urtero antolatzen dituen Begirale Ikastaroetan oso presente dugu hizkuntzaren normalizazioa. Arlo honetan ere, ikastaroak euskaraz izatea ez da nahikoa, horregatik hizkuntzaren normalizazioaren gaia sakonki lantzen dugu behar duen garrantzia aitortuz.

Dagoeneko, 2011-2012 ikasturterako begirale ikastaroen eskaintza prest dago. Donostian, Irunen eta Hernanin antolatuko dira. Interesa duenak hemen aurkituko du informazio guztia eta matrikula on-line egiteko aukera.

Informazio gehiago: urtxintxa.eus web orrian.

0 Comments

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*