SELEKTIBITATEA EUSKARAZ

SELEKTIBITATEA EUSKARAZ

unibertsitaterako hauta probak zenbakia euskaraz

Ikasturte amaierarekin batera Selektibitatea egiten da eta urtez-urte unibertsitateko hautaproba hauek euskaraz egiten dutenen kopurua gora doa. Esanguratsua eta pozteko datua da hain garrantzitsua den azterketa hori egiten dutenen kopurua: %60-a. Urtez-urte igotzen ari den kopurua da: 2005ean %50-a zen eta 2008-an %55-a. Aurtengo datu zehatzak hauek dira:

Euskal Autonomia Erkidegoan Batxilergoko 8.408 ikasle ari dira 2010-2011 ikasturteko unibertsitateko hautaprobak egiten, iaz baino %3,4 ikasle gehiago. 8.408 ikasle horietatik 5.078 ikaslek (%60,40) probak euskaraz egitea erabaki dute. Ikasle horiei Lanbide Heziketako Goi Mailako Heziketa Zikloko 567 ikasleak gehitu beharko zaizkie; horietatik 176k (%31,04) probak euskaraz egingo dituzte.

Lurraldeka egoera desberdina da. Batxilergoko ikasleen artean, Araban probak gaztelaniaz 596 ikaslek egingo dituzte eta euskaraz, berriz, 546 ikaslek. Bizkaian 2.331 ikaslek euskaraz egingo dituzte eta 1.884k, berriz, gaztelaniaz. Gipuzkoan, azkenik, 2.201ek euskaraz eta 865ek gaztelaniaz. Lanbide Heziketan, aldiz, gaztelania da nagusi (%68,96); Gipuzkoa da azterketak euskaraz egingo dituztenen kopurua gailentzen den lurralde bakarra (%65,67).

0 Comments

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*