KLIKMETROAK.COM

KLIKMETROAK.COM

klikmetroak kilometroak jaiaren ekimena euskara azpeitia

Aurtengo Kilometroak festa Azpeitian ospatuko da eta 1977ko Kilometroen filosofia berrasmatu nahi izan dute Klikmetroak.com ekimenaren bidez. Proposamen honen bidez, orduko ezaugarriak egungo gizartera egokitu dituzte. Orduko Kilometroak haietan, egindako kilometroen arabera ematen zuten dirua babesleek eta aurten sistema hori sarera ekarriko da.

Helburua, bisitari bakoitzak metro bat egitea da. Eta, bakoitzak metro bana eginda, ibilbideari ahalik eta itzuli gehiena ematea. Bisitariek egindako metro bakoitzeko, babesleek dirua jarriko dute Kilometroak festaren alde.

Hemen duzue ekimen honen inguruko informazio osoa eta, baita, 1977. urtean kilometroak jaia nola, nondik eta zer filosofiarekin sortu zen: klikmetroak.com

0 Comments

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*