TXANTXARIEKIN JOLASEAN

TXANTXARIEKIN JOLASEAN

Txantxariak Pasai Donibanen Euskal Jolasen bilduma 4
Ekainaren hasieran blog honetan adierazi genuen moduan, Urtxintxa Eskolak Euskal Jolasen Bildumaren laugarren argitalpena prestatzen ari gara. Jolas zerrenda itxi ondoren ikus-entzunezkoen grabazioari ekin diogu.

Uztailaren 11-n Pasai Donibaneko plazan eta kaleetan egun osoz aritu ginen lehen irudiak grabatzen. Lan horretan, haur askoren laguntza izateaz gain, argitalpen berrian pertsonai nagusiak izango diren Txantxariak aritu ziren.

Irailean gainontzeko bideo grabazioak bukatuko ditugu, edizio lanarekin hasteko eta urtea bukatu baino lehen DVD, CD-a eta Liburuxka Euskal Herriko denda guztietan egongo da.

Bitartean, joan den asteko grabazioaren argazki batzuk uzten dizkizuegu:

Hemen Txantxariak Braulio astoarekin ikus daitezke…

Txantxariak Pasai Donibanen Euskal Jolasen Bilduma 4Haur batzuk grabaziorako prestatzen…

Txantxariak Pasai Donibanen Euskal Jolasen Bilduma 4Grabazioaren une bat…

Txantxariak Pasai Donibanen Euskal Jolasen Bilduma 4

0 Comments

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*