ZINEMALDIA

ZINEMALDIA

Aurtengo Zinemaldiko kartela

Azken aste honetan Donostia jende askoren ahotan dabil. Zinemaldia dela eta ez dela, telebista, irrati eta egunkarietan honen inguruko albisteak aurki ditzakegu. Kanpoko nahiz bertako jendea biltzen da egun hauetan eta mundu guztitik iristen diren filmak izaten dira ikusgai zine aretoetan. Jatorriko bertsioa mantenduz, normalean inongo itzulpenik gabe, Zinemaldia hizkuntza desberdinen topaleku izaten dela esan daiteke. Eta hizkuntzen saltsa horretan, gureak, euskarak, zein toki izaten duen aztertu nahi dugu.
Sail desberdinak aurki ditzakegu Zinemaldian eta euskal filmek txoko bat dute Zinemira-ren bitartez. Hala ere, sail honetatik kanpo ere, aurki ditzakegu Euskal Herrian egindako lanak, hala nola, Bertsolari. Lehiaketatik kanpo dagoen arren, sail ofizialaren barruan sartu dute, bertan jende askok izan duelarik ikusteko aukera. Bertsolaritzaren inguruko dokumental honen bitartez gure kulturaren zati bat ezagutarazten da.
Esan bezala, Zinemira izaten da hemengo filmak ikusi eta ezagutarazteko aukera ematen duen saila. Hala ere, bertan aurkezten diren filma guztiak ez dira euskaraz izaten, Euskal Herrian produzituak izatea besterik ez dute eskatzen, baina horien artean euskaraz grabatuak ere agertu ohi dira. Aurten adibidez Bi Anai eta Arriya aurki ditzakegu.
Bestalde, Zabaltegin, zuzendari berrien sailean zer esana emango duen film bat aurkeztu dute euskaraz, Urte berri on, amona. Telmo Esnal zuzendariaren eskutik datorren filma, euskaraz eta Euskal Herrian grabaturik dago. Atzo estreinatu zuten Zinemaldian eta beste zine aretoetara urrian iritsiko da. Datozen egunetan honen inguruko informazio gehiago jasotzeko aukera izango dugu blog-ean

0 Comments

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*