Irrien Lagunak Usurbilen

Irrien Lagunak Usurbilen

Datorren igandean Irrien Lagunen Klubaren 1. eguna ospatuko da Usurbilen. Festa erraldoia antolatu dute hurbildu nahi duten guztientzat. Pirritx, Porrotx eta Marimotots, bertan izango dira, baita Pupu eta Lore ere. Klubeko pertsonaiekin batera ekintza desberdinak antolatu dituzte.
Tailerrak, antzerkia, puzgarriak, dantzak… ez da ezer faltako urtero errepikatzeko asmoa duten egun honetan. Goizeko 10etatik arratsaldeko 19etara etengabeko festa honetan, irriak eta alaitasuna izango dira nagusi. Bazkari bat ere antolatu dute bertan hurbiltzen direnentzat eta txokolatada batekin emango diote amaiera egunari.
Gipuzkoako Urtxintxa Eskola ere bertan egongo da, eta guztioi luzatu nahi dizuegu egun honeta parte hartzeko gonbita.

Animatu zaitezte!

0 Comments

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*