Bost, hiztegietan plost

Bost, hiztegietan plost

Udako oporren ondoren, ohitura zaharrak berritu eta hilero bezala, gaur 29a izanik, zenbakien inguruan arituko gara. Bosta aukeratu dugu sarrera honetarako, bost hiztegi eta milaka berrikuntzen berri emateko. Elhuyar fundazioak gogotsu egin baitu lan erabiltzaileentzat aplikazio berri baten bitartez hiztegiak eskuragarri izateko. I-Phone eta Android bidez erabili ahal izango dira, lehenago liburu astun edo beste formatuetan zeuden hiztegiak.
Azken urte honetan buru belarri aritu dira hiztegi hauek prestatzen. Euskara-gaztelania/ gaztelania-euskara, Sinonimoen Kutxa eta Ikaslearen Hiztegia dira besteak beste Elhuyar-ek argitaratu dituen hiztegiak. Aplikazio berri honen bitartez nahi haina kontsulta egin ahal izango dira azken aldian horrenbeste ugaritu diren Smartphone-etan. Aurrerantzean edozein lekutan, edozein egoeratan hiztegiak erabiltzeko aukera izango dugularik.
Bestalde, Zientzi eta Teknologiaren hiztegia ere prestatzen dabiltza aplikazio honetan argitaratzeko. Eta zein izango da hurrengo erronka? Sei hiztegi hauen tabletetarako aplikazioa sortzea da Elhuyar fundaziokoen asmoa. Sei, korta bete behi, dio abestiak, eta kasu honetan, korta bete hiztegi, esan beharko genuke, ahalik eta jende gehiagorengana hurbiltzea baita Elhuyarrekoen asmoa.

0 Comments

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*