KLIK! Kilometroak Azpeitian

KLIK! Kilometroak Azpeitian

Datorren igandean, urriak 2, Kilometroak festa handia ospatuko da Azpeitian. Eguraldi ona, jendea eta giro ederra espero dira egun honetarako eta egitarau zabal bat izango da, nahi duenak goza dezan. Ikasberri ikastolak antolaturik, azken hilabetetan egindako lanaren uzta jaso ahal izango dute antolatzaileek.

Gerturatu nahi duen guztiak izango du festa honetan parte hartzeko aukera. Zirkuituan barrena ekintza desberdinak izango dira, helduentzat, gazteentzat nahiz haurrentzat eguna modu entretenigarri batean pasatzeko asmoz. Eguzkia ere bertan izango da, iragarpen guztietan esan baitute eguraldi paregabea egingo duela igande honetan.

Eta oraingo honetan ere, nola ez, Irrien lagunek ere festa alaitzeko egitaraua antolatu dute Urtxintxako hezitzaileekin batera besteak beste. Puzgarriak, tailerrak, pailazoak, jolasak… aukeran eskainiko dira beraien gunean, batez ere haurrek, primeran pasatzeko aukera izango dutelarik.

Animatu eta gerturatu Azpeitiara, egun zoragarri bat pasatzeko aukera paregabea izango baituzue bertan. Ondo pasa!

0 Comments

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*