Urte berri on, amona!

Urte berri on, amona!

Asteburu honetan zine aretoetan euskaraz eginiko filme bat estreinatu da. Argia Donostiako zinemaldian ikusi zuen arren, orain iritsi da Euskal zine aretoetara. Urte berri on, amona! du izena eta Telmo Esnalen komedia beltz bat da.

Ondorengo lerroetan, Kepa Errasti, kazetari eta aktoreak filma ikusi ondoren eginiko gogoeta duzue:

Pozgarria da euskal zinemak azken urtetan emandako filmeen uzta. Azken harribitxietako bat Donostiako Zinemaldian estreinatu zen eta iraila amaieran iritsiko da Euskal Herriko zinema aretoetara. Urte berri on amona! Komedia beltz, ganberro eta zoroa. Baina eromen horretan gai sakonak landu ditu Telmo Esnal zuzendariak. Hala nola, bakardadea, baloreen galera, egoismoa, zahartzaroa … Tramak aurrera egin ahala, tentsioa areagotzen dihoa amaierako “apoteosira” iritsi arte. Azpimarragarria aktore guztien lana, Montserrat Carulla katalanarena batez ere, amona Maritxuren azalean.

Interesgarria benetan, ea ikustera animatzen zareten eta horrelako estreinaldi gehiago izaten ditugun

0 Comments

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*