LANA EGIN, EUSKARA; DIRUA IRABAZI, EUSKARA

LANA EGIN, EUSKARA; DIRUA IRABAZI, EUSKARA

Benito Lertxundi DEIA Ruben Plaza

Joan den igandean Benito Lertxundi elkarrizketatu zuten Deia egunkarian eta hizkuntzaren inguruan gogoeta interesgarria bota zuen:

Gure kultura, gure hizkuntza salbatu nahi badugu, hori bakarrik politikarekin egin daiteke. Zer egiten dute estatu independenteek? Euren kultura inposatzen dute. Euskara boluntarismoaren eta ez dakit zer ikasketen bidez salbatzeaz hitz egiten da. Begira, dirua eta lana euskararekin lotzen baduzu, ikusiko duzu nola salbatzen den. Lana egin, euskara; dirua irabazi, euskara. Ikusiko duzu nola salbatzen den.

Elebitasunez inozoki hitz egiten da. Herri honetan ez dago elebitasunik. Ezin dugu 24 orduz euskaraz bizi. Gaztelaniaz bizi al daiteke? Bai. Ez dago elebitasunik. Hizkuntza bat derrigorrezkoa da eta bestea borondatezkoa. Eta hori dena lasai asko esaten da, ez dakit nola ez diren lotsatzen.

Elkarrizketa osoa hemen

0 Comments

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*