Euskaraz ikasiz gero, EGA opari

Euskaraz ikasiz gero, EGA opari

Jaurlaritzak urtea bukatu aurretik dekretu berri bat onartu nahi du. Euskara eta EGA-ren inguruko dekretu berri bat hain zuzen ere. Honen arabera, DBHn, batxilergoan edo lanbide heziketan, ikasgaien erdiak euskaraz ikasiz gero, ez zaie ikasle hauei administrazioan euskara ziurtagiririk eskatuko.

Dekretu berri honekin gaur egun arte, euskaraz ikasten zutenek jasaten zuten diskriminazioarekin bukatu nahi omen dute. Ildo berarekin jarraituz, unibertsitatean ere kreditu kantitate jakin bat euskaraz eginez gero, ikasle hauek EGA-ren baliokide izango den ziurtagiria jasoko dute.

EGA azterketarekin ados egon edo ez, orain bururatzen zaigun galdera honako hau da: ikasketa horiek euskaraz eginez gero, benetan bermatzen al da ikaslearen gaitasuna? Agian hemendik aurrera EGA azterketa prestatu beharrean adituek ikasgeletan lantzen den euskara maila neurtzen egon beharko dute, ondoren ikasle hauek benetan euskaraz, bai idatzian eta baita ahozkoan ere, maila on bat dutela ziurtatzeko.

Ez dakigu zer iruditzen zaizuen Jaurlaritzak dakarkien proposamen berri hau, ados zaudete? Zuen iritziak jasotzea gustatuko litzaiguke.

0 Comments

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*