IDATZIAK AHOTSA HARTZEN DUENEAN

IDATZIAK AHOTSA HARTZEN DUENEAN

AHOA BETE HOTS JARDUNALDIAK MINTZOLAN

Azaroaren 2an, 3an eta 4an Ahoa bete hots jardunaldiak izango dira, bigarren urtez, Mintzola ahozko fabrikaren Villabonako egoitzan. Jardunaldiak Mintzolak berak antolatu ditu, lau elkarteren laguntzaz: Euskal Herriko Bertsolazale Elkartea, Euskal Herriko Antzerkizale Elkartea, Ipuin Kontalarien taldea eta Euskal Kantuzaleen Elkartea. Ahozkoa eta idatzizkoa bereiztea dute helburu jardunaldiek.

Ildo horretatik, Idatziak ahotsa hartzen duenean goiburupean, hainbat unibertsitate irakaslek, ipuin kontalarik edo bertsolarik bien arteko aldea aztertuko dute. Irakasle, kazetari, aurkezle, bertsolari, antzezle, teknikari eta ahozkotasuna bizi duen ororentzako jardunaldiak dira, bereziki.

Hemen topatuko duzue jardunaldi hauen inguruko informazio osoa: Idatziak ahotsa hartzen duenean.

0 Comments

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*