Nafarroa Oinez, Tafallan

Nafarroa Oinez, Tafallan

Urtero bezala Nafarroako Ikastolen Elkarteak bere festa handia ospatuko du igande honetan . Aurten, Garcés de los Fayos ikastolak antolaturik, Tafallan izango da Nafarroa Oinez. Eremu ez euskalduna deitzen dioten horretan ere, euskara bizirik dagoela erakutsi digu behin eta berriz ikastola honek, eta igande honetan ere euskaraz eta euskal kulturaz bete nahi dute herria.

Oztopo guztien gainetik, urte askotako lanaren ondorioz, gaur egun bizirik dagoen kalitatezko ikastola bat da Garcés de los Fayos ikastola. Edizio honetan aterako den dirua DBHko eraikuntza berri bat egiteko erabili nahi dute, ikasleen ongizatea bermatzeko asmoz. Eguraldia lagun, igande hau, egun paregabea izango da antolatu duten egitarauaz gozatzeko. Bertan, haur, gazte nahiz helduentzat, aukeran izango dira ekintza desberdinak. Eta nola ez, azkenaldian bezala, Irrien lagunak eta Urtxintxa eskolako hezitzaileak bertan izango dira, haur eta gurasoentzat, ondo pasatzeko aukerak eskainiz.

0 Comments

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*