MOROAK GARA BEHELAINO ARTEAN?

MOROAK GARA BEHELAINO ARTEAN?

Azkenaldian Joseba Sarrioanindiari eman dioten euskadi sariak zer esan handia eman du. Moroak gara behelaino artea? saiakeragatik eman diote saria idazleari.

Saiakera hau, liburu ezberdin bat dugu. Liburua, Pedro Hilarion, bereber hizkuntzaren gramatika egileak, Sarrionandiari sortutako jakin minetik abiatuz sortu da. Bertan pertsonaia historiko eta gerla kolonialei buruzko gogoetak kontatzen dizkigu idazleak, baita aitormen pertsonalak, iritzi politikoak, biografia bitxiak, pasadizo sinesgaitzak eta hizkuntzei buruzko ideiak ere; besteen artean bereberra euskararekin erkatzen duelarik.

Hala ere, azken aldian komunikabideek ezer gutxi argitu digute liburuaren nondik norakoei buruz. Literaturan geroz eta garrantzia handiagoa baitauka nork idazten duen, zer idazten duen baino. Literaturaren inguruko eztabaidarik garrantzitsuenak idazleek, elkarrizketetan, iritzi zutabeetan… agertzen duten jarreren inguruan dira, hauen literatur testuen inguruan izan beharrean.

Kasu honetan, idazlearen egoera kontuan izanik, kalapitak izugarriak izan dira, komunikabide ugaritan irakurri ditugularik honelako titularrak: Gartzelarik ihes egindako ETAkide bati literatur saria eman diote. Nahiz eta Joseba Sarrionaindiak legearekin izan ditzaken arazo horiek eztabaidagarriak izan daitezkeen, Alberto Moyanok esan zuen moduan “idazle batek egindako delituek ez dute bere obra hobea edo okerragoa egiten”

Hala eta guztiz ere, aipatu beharrean nago, iskanbila mediatiko eta sari honekiko desadostasun izugarri hau batez ere gaztelerazko komunikabideetan eman dela, aurreiritzien sindromeak erabat harrapatuta geratu direlarik: “asko jarraitzen dut baina ez dut bere libururik irakurri.” Batzuk nahiago izaten baitute epaiketa azkarrak egitea. Hala ere, kritika zorrotz hauek egin dituztenak zur eta lur geratuko lirateke, Sarrionaindiak saiakera honetan egiten dituen hausnarketaren bat irakurtzera iritsiko balira.

Nahiz eta saririk gabeko sari bat jaso duzun, zorionak Sarrionaindia eta mila esker gure territorio libre bakarra ondu, jorratu eta atontzeagatik.

0 Comments

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*