ZER DAKIZU ERROMINTXELARI BURUZ?

ZER DAKIZU ERROMINTXELARI BURUZ?

Erromintxela romania ijitoen elkartea jardunaldia

Datorren astean Gipuzkoaren Etorkizunerako Ijito Elkarteak Ijito Kultura eta Historiari buruzko III. jardunaldiak ospatuko ditu. Jardunaldi hauen harira galdera hauek egitea bururatu zaigu: zer dakizu romaniari buruz? zer dakizu erromintxelari buruz?.

Wikipediaren arabera Romania ijitoen hizkuntza da. Indoeuropar hizkuntza da, antzinako Indiako ipar-mendebaldean eta Pakistango erdialdean sortua. Berrogeitamar dialektotik gora ditu.

Erromintxela ijito edo buhame euskaldunen eta haien hizkeraren izena da. Erromintxela ez da hizkuntza, ez eta dialektoa ere: pagadolektoa da, “hizkuntza apurtua”, euskara eta romania batzen dituena.

Argia aldizkarian 2003. urtean artikulu interesgarri argitaratu zuten hizkuntza honi buruz, baita adibide batzuk jarri ere:

Euskararen morfologia eta gramatika hartu zituen erromintxelak. Hitzak, ordea, romaní hizkuntzaren kalderash dialektoarenak dira, baina euskarazko eta kaloerazko hitzak ere tartekatzen dituzte. Josune Muñoz filologoak buruz gogoratzen dituen batzuk dira horren adibide:

Txipa nola dakazu? =Nola izena duzu ?
Masak eta barkitxuak panguan daoz = ardiak eta arkumeak larrean daude
Nire kera zurearen palian dao, hemendik obetoao dikatuko duzu = Nire etxea zurearen ondoan dago, hemendik hobeto ikusiko duzu

Gehiago jakin nahi izanez gero:

Argia: http://www.argia.com/argia-astekaria/1913/erromintxela-euskal-ijitoen-hizkera

Kale dor Kayiko: http://www.kaledorkayiko.org/erromintxela.asp

Gipuzkoaren etorkizunerako Ijito elkartea: http://futurogitano.com/html/inicio%20euskera.html

0 Comments

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*