Euskara ikasteko aplikazio berria

Euskara ikasteko aplikazio berria

Ehuyar fundazioak, Zipreko Neurozientzia eta Teknologia institututak gidatuta, MobLang europar ikerketa-proiektuan parte hartu du. Proiektu honek, Europar Batasunaren babesa jaso du, eta mugikorraren bidez, euskara ikasteko aplikazio berri bat da.

Telefono mugikorrentzat sortutako aplikazio berri honetan, gaztelera-euskara itzulpena egiten duen hiztegi txiki bat sortu dute. Honela, Euskara ikasten ari diren ikasleek, lagungarri izango dute, edozein momentutan eskura izango dutelako hiztegia eta erabiltzeko oso erraza delako. Grekorako, albanierarako, turkierarako, gaelikorako eta euskararako, garapenak sortu dituzte oraingoz. Hala eta guztiz ere, beste edozein hizkuntzatara egokitu daitekeela diote arduradunek. Elhuyar fundazioa bi urtez aritu da lanean aplikazio berri hau sortzen.

Zipreko arduradunak, bidaiarientzat ere egokia dela dio. Bidaiatzen duen jendeak, lekuan lekuko hizkuntzarekiko interesa eta begirunea erakutsi nahi badu, zenbait esaldi erabiltzeko aukera izango du.

Erabiltzeko erraza eta beti gainean daramagunez, edozein unetan kontsultatzeko aukera ematen digun tresna izango dugu beraz hemendik aurrera.

0 Comments

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*