Zubitik zubira, dadoa berriro tira

Zubitik zubira, dadoa berriro tira

“Zubitik zubira, dadoa berriro tira”. Esaldi honekin jaiki naiz gaur ohetik. Izan ere, Hego Euskal Herrian bizi garen askok, zubitxo bat zeharkatu berri dugu, hiru eguneko lanaldia izango dugu aste honetan eta berriz ere beste zubi bat igaroko dugu. Antzararen jolasean bezalaxe, ”Zubitik zubira, dadoa berriro tira”. …

Dadoa bota dut eta hara! Interneteko bilatzailean zenbakiak sartuz jolasean ari nintzela, bat, bi, hiru, lau, bost, sei idatzita honekin egin dut topo:

http://www.digitaldialects.com/Basque/Basqueswfs/Numbers/NumbersBasque.swf

Azalpenak ingelesez badaude ere, jolasak, euskarazko zenbakiak ikasteko balio du. Zenbakiak euskaraz nola idazten diren jakin beharra dago jolasean aurrera egiteko, bai eta matematiketan oinarrizko ezagutzak izan ere! Jolastu nahi?

Hara! Dadoa berriro bota, eta oraingoan joko bera topatu dut, baina azalpenak frantsesez ditu:

http://www.digitaldialects.com/basque_fr/SWFs/BasqueNFr.swf

Matematikak aipatu ditugula, zenbakiekin jolasten jarraitzea proposatzen dizuegu, ikusi biderketa hauek:

142 857 * 1 = 142 857

142 857 * 2 = 285 714

142 857 * 3 = 428 571

142 857 * 4 = 571 428

142 857 * 5 = 714 285

142 857 * 6 = 857 142

Zenbaki magikoa dugu 142 857 zenbakia. Hiru arrazoi aurkitzerik bai? Eragin buruari!

“Zubitik zubira dadoa berriro tira”… epe hori emango dizuet biderketa hauen hiru bitxikeriak aurkitzeko. Zorte on!

0 Comments

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*